DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Zornotzak Sabino Arana eta Enrike Renteria pasealekuko argiak berritu ditu

Maiatzean hasiko dira Larrabarreneko argiak berritzeko lanak

Zornotzako herriko argiztapena hobetzea

Zornotzako herriko argiztapena hobetzea

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako Udalak, argiteria publikoaren sistema etengabe hobetzeko bere apustu eta konpromisoan, hobekuntza berriak gehitu dizkio udalerriko argiztapen sareari, Sabino Arana kaleko, Enrike Renteria pasealekuko eta laster Larrabarrenako argiak berrituz.

Hobekuntza horien guztien helburua ez da soilik kontsumoa optimizatzea, baita energia-eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzea ere jende gehien dabilen eremuetan, hori guztia Udalaren ingurumen-erantzukizuneko politikekin lerrokatuta, udalerriko jasangarritasuna ere hobetzeko. Gainera, hobekuntza horietako batzuekin, Udalak zornotzarrek egindako eskaerei erantzuten die, eta, horrela, haien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen ditu.

Sabino Arana eta Enrike Renteria pasealekuan

Sabino Arana eta Enrike Renteria pasealekua kaleen hobekuntzek barne hartzen dute 150 w-ko metalezko halogenurozko luminaria guztien ordez 60w-ko LED argi berriak jartzea, energia-kontsumoa nabarmen murriztuz, bideetako eta oinezkoentzako guneetako argiztapena hobetuz eta inguruko argi-matxurak murriztuz.

Sabino Arana kalearen kasuan, hobekuntzak Ibaizabal ibaiaren gaineko zubitik geltokiraino doaz. Guztira, Udalak 83.863,29 euroko inbertsioa egin du bi eremuetarako.

Maiatzean

Aipatutako bi eremu horiek berritzearekin batera, datorren hilaren erdialdetik aurrera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere Larrabarreneko argiztapena hobetzea aurreikusten du, bi asteko iraupenarekin. 150w-ko 23 luminariaren ordez 49w-ko potentzia duten LED luminariak jarriko dira, 17.891,63 euroko inbertsioarekin.

Ekintza honekin, halaber, Larrabarreneko instalazioan energia elektrikoaren kontsumoa murriztuko da eta inguruko argiztapena hobetuko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top