Larunbatean haur eta gazteentzako ate irekien eguna ospatuko da eta igandean Berrizko Ziklo Kros Sari Nagusia
BERRIZ | Berrizburuko BTT Iñaki Lejarreta zirkuitua ziklo-krosaren festa bihurtuko da asteburu honetan. Izan ere, igandean Berrizko Ziklo Kros Sari Nagusiaren edizio berri bat hartzeaz gain, larunbatean txikiek eta gazteek ziklo-kros topaketa batez gozatu ahal izango dute, txirrindularitza sustatzen jarraitzeko eta, zehazki, kirol diziplina hau gazteenei hurbiltzeko.
Horretarako, Udalak, Durangaldeko Bizikleta Eskolarekin elkarlanean, ate irekien jardunaldi bat antolatu du, CX zirkuitu herrikoian. Adin-taldetan eta bi ordu-tartetan antolatuta, jarduera doakoa da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
Ordutegia eta kategoriak
15.30-16.30 Txikien taldea zirkuituan eta nagusien taldea Gymkanan eta puzgarriak.
16.30-17.30 Nagusien taldea zirkuituan eta txikiak Gymkanan eta puzgarriak.
Udalak parte hartzeko deia egin du.
Igandea
XIII. Berrizko Ziklo-Kros Sari Nagusiaren edizioak 250 txirrindulari baino gehiago bilduko ditu Euskal Herriko hainbat tokitatik eta mugakide diren erkidegoetatik. Kirol hitzordua 10:00etan hasiko da, 2.8 kilometroko ibilbidearekin, Berrizburu auzoaren inguruan, Marino Lejarreta belodromoaren eta Iñaki Lejarreta BTT zirkuituaren ondoan.
Ordutegiak eta kategoriak:
10:00etan 40/50/60 Masterra
11:00etan Kadeteak (gizon-emakumeak)
12:00etan Junior (gizona-emakumeak)
Open (emakumezkoa)
13:00etan Masterra
Open (gizonezkoa)
14.00etan sari banaketa