Gurutze Gorriak beste lau pertsona artatu ditu zauri arinekin
DURANGO | Sokamuturraren hirugarren eguna, bostetatik, Sanfaustoko jaietan. Pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin, eta beste lau Gurutze Gorriko boluntarioek artatu dituzte, zauri arinekin.
Gaurko sei bigantxak ere atzokoak bezain azkarrak izan dira, baina ez dute atzokoek bezainbeste zauritu utzi. Gaur, Santa Ana plazan, errekortari durangar «handiek» protagonismoa izan dute.