Tenperatura beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira

EGURALDIA | Larunbatean eguerditik aurrera ipar-ekialdeko haizea sartuko da eta, horren ondorioz, tenperatura ez da aurreko egunetan bezain altua izango Kantauri isurialdean, bereziki kostaldean; bertan beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira. Gainerako tokietan, berriz, bero handia egingo du. Zerua oskarbi egongo da, goizaldean eta arratsaldean bero-hodei batzuekin barnealdean. Pirinioetan baliteke ekaitzen bat sortzea.


