DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarrek areto futboleko maratoian izena emateko epea ireki du

Txapelketa ekainaren 28tik 30era jokatuko da herriko kiroldegian

Izena emateko epea zabalik dago. ARGAZKIA: Zaldua KE
Izena emateko epea zabalik dago. ARGAZKIA: Zaldua KE

ARETO FUTBOLA | Areto futboleko maratoi tradizionala uda honetan itzuliko da Zaldibarrera. Zaldua Kirol Elkarteak antolatuta, taldeen izen-emateak ekainaren 16ra arte egin ahal izango dira. Partiden zozketa ekainaren 27an egingo da, 20:00etan, kiroldegian eta taldeek 100 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko eta jokalari guztien NANaren fotokopia. Ohi bezala, talde bakoitza gehienez 10 jokalarik eta gutxienez zazpik osatuko dute.

Partidak ekainaren 27tik 30era bitartean jokatuko dira Zaldibarko kiroldegian eta parte-hartzaileen gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. Paularen Zokoa Tabernan izen-emateak jaso eta ematea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top