Bertaratzen direnek mundu osoko bazkariak dastatu ahal izango dituzte

ZALDIBAR | Datorren larunbatean, urriak 5, Zaldibarko Jendeak elkarteak VIII. Aniztasunaren Eguna. Inaugurazio ekitaldian, 13:00etan, txalapartariek, bertsolariek, dantzariek eta abeslariek hartuko dute parte. Ondoren, 13:30ak aldera, bertaratzen direnek mundu osoko bazkariak dastatu ahal izango dituzte. Aurten ere, aniztasuna aldarrikatuko da arrazakeriari aurre egiteko modu gisa.