DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko anbulatorioak bi mediku izango ditu urriaren 23tik aurrera

Alkateak eskerrak eman dizkio Osakidetzari arazoa konpontzeko “lana eta borondatea” emateagatik, eta herritarrei bere kezkagatik

Bigarren fakultatiboa urriaren 23an hasiko da lanean.
Bigarren fakultatiboa urriaren 23an hasiko da lanean.

ZALDIBAR | Osakidetzak duela zenbait aste iragarri zuen bezala, atzo, astelehena, irailak 30, anbulatorioak arreta medikoaren zati bat berreskuratu zuen mediku bat lanean hasi zenean. Bestalde, Osasun Sailak Zaldibarko Udalari jakinarazi dionez, urriaren 23tik aurrera anbulatorioak bi mediku izango ditu. Horrekin guztiarekin, zaldibartarrek dagokien osasun-arreta berreskuratuko dute urrian.

«Alde batetik, Osakidetzaren lana eta borondatea eskertu nahi dugu mediku faltaren arazoa konpontzeko. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu azken asteotan osasun-arretaren inguruan dituzten kezkak azaldu dituzten herritarrei. Azkenik, Zaldibarrek berriz izango du dagokion mediku kopurua. Berri ona da, baina etorkizunari begira beharrezkotzat jotzen dugu osasun-arreta hori blindatzea. Osasun publikoa, doakoa eta integrala bermatu behar dugu “, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top