Inauterietako lehen hitzordua otsailaren 14an izango da diskofesta batekin

ZALDIBAR | Zaldibarrek 2026ko Inauteriak ospatzeko egitaraua aurkeztu du, otsailaren 14an eta 17an izango diren ekitaldiekin. Bi jardunalditan banatutako programak adin guztietako herritarrentzat pentsatutako proposamenak jasotzen ditu, eta plazan izango da ospakizunen gune nagusia.
Inauterietako lehen hitzordua otsailaren 14an, ostirala, izango da. Egun horretan, Euskal Jaiaren baitan, 18:00etan diskofesta antolatu da. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia eskolan egingo da.
Ospakizunen egun nagusia otsailaren 17a izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da mozorro lehiaketa, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute liburutegian otsailaren 9tik 16ra, edo egun berean, 16:30etik 17:00etara.
Ondoren, 17:30ean, sari banaketa egingo da, eta inauteriei amaiera emateko, 17:45ean diskofesta izango da berriz ere, musika eta dantzarekin.



