DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaintzaren eremuan jarduten dutenentzako aholkularitza zerbitzua martxan Elorrion

Uztailetik aurrera, zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera egongo da, etxeko eta zaintzako enpleguari buruzko informazioa eta aholkularitza lortzeko

Hil honetarako aurrez aurreko hitzorduak eskatzeko egun bat finkatu da
Hil honetarako aurrez aurreko hitzorduak eskatzeko egun bat finkatu da

ELORRIO | Etxeko lanaren eta zaintzaren eremuan lan egiten duten pertsonei eta haien enplegatzaileei informazioa, aholkularitza, prestakuntza eta topaketarako espazioa eskaintzen duen zerbitzua zabalik dago berriz ere Elorrioko udaletxean. Hil honetarako aurrez aurreko hitzorduak eskatzeko egun bat finkatu da, uztailaren 12a, eta dagoeneko eska daiteke txanda, asesoria@mujeresconvoz.com helbidean edo 655 60 38 09 whatsapp-ean.

Aholkularitza- eta informazio-zerbitzuak askotariko helburuak ditu, baina herritarren bizitza hobetzea eta zaintzaren esparruan lan baldintza duinak sustatzea da horien guztien ardatza.

“Jendartea antolatzerako orduan, erantzukidetasuna eta bizitzaren iraunkortasuna izan behar dira gakoak. Hala, guretzat ezinbestekoa da Elorrioko etxeko langileen zein zaintza-lanetan jarduten duten emakumeen lan-, gizarte- eta bizitza-egoera hobetzea, lan-eskubideei buruzko informazioa ematen eta behar den kasuetan lan esparruan eta herrian ondo integratzeko errekurtso eta aukerak helarazten”, adierazi du Julene Lazkano alkateak eta Gizarte politiketako arduradunak.

Zerbitzuak abuztuan etenaldia izango du oporrengatik, eta irailetik aurrera aurrez aurreko saioak egingo dira hilean behin, urte osoan zehar, 10:00etatik 15:00etara.

Bestetik, zerbitzu honen bidez kontsulta laburrak ere egin daitezke telematikoki, aurretik adierazitako emailez eta whatsappez, eta hurrengo 24 orduetan erantzungo dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top