Euskadiko hainbat herritatik etorritako zazpi taldek hartuko dute parte eta bakoitzak kalejira bana egingo dute
AMOREBIETA-ETXANO | Datorren larunbatean, irailak 28, Txistu Egunaren XXIII. edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udazken Txistulari Taldeak, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, antolatuta, txistuari eskainitako jardunaldia izango da eta instrumentu honen soinu eta doinu bereziak herriko txoko guztietara zabalduko ditu.
Aurten, Txistu Egunean Euskadiko hainbat herritatik etorritako zazpi taldek hartuko dute parte, eta Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz beteko dituzte:
- Donostiako TXISTUA ASTINDU Txistulari Taldea
- Eibarko USARTZA Txistulari Taldea
- GAZTEAK Txistulari Taldea
- Sestaoko EUSKAL GIROA Txistulari Taldea
- Bermeoko KANKINBARA Txistulari Taldea
- Durangoko JAIZALE Txistulari Taldea
- Amorebieta-Etxanoko UDAZKEN Txistulari Taldea
Egitaraua:
17:00 – Kalejira: Talde bakoitzak herriko hainbat gune zeharkatuko ditu, besteak beste, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, San Juan, Santa Ana eta Andrandi.
18:00 – Kalejira bateratua: Txistulari talde guztiek bat egiten dute herriko kale eta plaza nagusia zeharkatuko duen kalejira bateratuan: Zelaieta Zentrotik hasi eta Gernika Plazaraino, Andra Mari Plaza, Ibaizabal kalea, Venezia, Luis Urrengoetxea eta Euskal Herria Plaza zeharkatuz eta Kalbario Plazan amaituz.
Udazken Txistulari Taldeak urteak daramatza Amorebieta-Etxanon txistuaren kultura sustatzeko lanean. Hala, elkarteak, kalejira eskaintzen du igandero, urte osoan zehar, euskal kulturaren oinarrizko instrumentuaren doinuak zornotzarrekin partekatuz. Horrez gain, auzoetako jaietan edo Karmengo jaiertan ere parte hartzen du.