DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Urtzi Ispizuak bere Muay Thay-ko lehen borrokaldi profesionala irabazi du

Durangarra nagusitu zen Tailandian, hilaren 10ean, Valentin Varygan errusiarraren aurka

Urtzi Ispizua bere garaipena ospatzen Thailandian.

ARTE MARTZIALAK | 24 urterekin, Urtzi Ispizuak profesionalki debutatzeko ametsa bete du Muay Thay-ren borroka batean, eta kirol honen sehaskan eta tenpluan egin du: Tailandian. Hilaren 10ean izan zen, Phuketeko Patong Boxing estadioan. Kokotsa irekita eta atzamar bat hautsita amaitu arren (ebakuntza egin behar izan diote) durangarra oso pozik agertu zen Valentin Varygan errusiarraren aurkako garaipenarekin. “Dena beste era batera ikusten da borroka irabazita. Oso pozik nago eta gozatzen jarraitzeko gogoz “, adierazi du.

Laureano Fight Club eta Indar Sporten hezia, kickoboxinga aurkitu zuen, baina laster Muay Thay aukeratu zuen. Ametsa bete ahal izateko, Urtzik urtebeteko eszedentzia eskatu du eta bi hilabete daramatza Tailandian. Profesional mailan lehen garaipena lortu ondoren, durangarra etxera itzuliko da egun gutxi barru.

Udan Tailandiara itzultzeko asmoa du, Phuketen beste bi edo hiru borrokaldi egiteko asmoz. Horretarako, errekuperatu beharra dago eta entrenamenduetako errutina zorrotzari heldu. “Muay Thay-k egonkortasun handia ematen dit eta azkenean bizimodu bihurtzen da”, ziurtatu du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top