DOT Durangaldea

Urriaren 1ean eta 21ean NANa eta pasaportea berritzeko aukera Durangon

NANa eta pasaportea berritzeko hitzorduak ostiralean, irailak 4, goizeko 8:00etatik aurrera emango dira, HAZen, bai aurrez-aurre, bai telefonoz

Hitzorduak ostiralean, irailak 4, goizeko 8:00etatik aurrera emango dira

DURANGO | Durangoko Udalak urriaren 1a eta 21a dokumentazio izapideak egiteko hitzordu berriak ezarri ditu. Herritarrek NANa egitea edo berritzea, pasaportea egitea edo berritzea, eta NAN elektronikoaren ziurtagiriak aktibatzea egin ahal izango dute Ezkurdin kokatuko den bulego mugikorrean.

Hitzorduak ostiralean, irailak 4, goizeko 8:00etatik aurrera emango dira, aurrez-aurre zein telefonoz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Interesdunek Barrenkale 17ra jo dezakete edo 94 603 00 00 telefonora deitu. Ez dira hitzorduak emango WhatsApp bidez.

Informazio gehiago: www.durango.eus/citas-dni-y-pasaporte.

Barne Ministerioak ezarritako kostuak honako hauek dira: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko, eta izapidea egiten den unean eskudirutan ordaindu beharko dira. NAN elektronikoa aktibatzea doakoa da.

Neurri honek aurreko deialdietan jasotako eskariari erantzuten dio eta herritarrek dokumentazioa udalerritik atera gabe berritzeko aukera erraztea du helburu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top