Garaiko balio berezkoenak eta maximoak 16-19 gradu ingurukoak izango dira.
EGURALDIA | Gaur, larunbata, udazkeneko giroa izango dugu. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euria egingo du. Goizaldean eta goizean goiz zaparradak handiak eta trumoitsuak izan daitezke. Arratsaldean oraindik zaparrada batzuk botako ditu ipar partean, gainerakoan atertu egingo du eta ostarteak zabaltzen joango dira. Tenperaturak jaitsi egingo dira, garaiko berezko balioetara itzuliko dira, eta maximoak 16-19 ºC-ren bueltan geratuko dira. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak joko du, eta goizean kostaldean indar handiagoa izango du.