DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udaberriko egunak aste honetarako: eguzkia, hego haizea eta euri gutxi

Tenperaturak 20 gradutik gorakoak izango dira bihar Durangaldean

Eguzkia, hego haizea eta euri gutxi aste honetarako GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Udaberriko egunak hego haizearekin iritsiko dira aste honetarako, asteazkenera arte eguzkiarekin, ostegunetik aurrera hodeitsu eta euri gutxirekin. Gainera, tenperatura leuna izango da, 18 gradukoa egun gehienetan, eta 20 gradutik gorakoa astearte goizean.

Lunes, bero gehiago

Astelehenean tenperaturen igoera nabarmena izango da, balio maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira. Hala ere, goizean goiz giroa hotza izango da eta Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egin dezake. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; goizean goiz behe-lainoak eta hodei baxuak agertuko dira barnealdeko bailaretan. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, eta ziertzoak indarra galduko du Ebro ibarrean.

Martes, eguzkia

Asteartean giro eguzkitsua. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, zerua oskarbi egongo da; gauean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Haizea ahul ibiliko da, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean iparraldetik. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak leku askotan 20 ºC-tik gora gelditu daitezke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top