DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udaberriko astea Durangaldean: eguzkia eta 20 gradu baino gehiago

Ez da euririk espero, agian tantaren bat aste honen amaieran

Aste honetako eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteburuan bezala, datozen egunetan udaberriko giroa izango dugu Durangaldean, 20 gradu baino gehiagoko eguzkiarekin egunero, baita 25 gradutara iritsi eta euririk gabe ere. Agian astearen amaieran zerbait eror liteke, baina garrantzi gutxikoa.

Astelehena, eguzkitsua

Astelehenean giro eguzkitsua izango da nagusi. Hegoaldean zerua hodei gutxirekin egongo da, goizean agertuko diren lainogune batzuk salbu. Egunaren lehenengo partean Kantauri isurialdean zerua tarteka hodeitsu egongo da oraindik, behe-hodeiekin, arratsaldean ostarteak gailenduko dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da; arratsaldean iparraldetik finkatu eta indartu egingo da. Tenperatura maximoak, 18 eta 20 ºC artekoak orokorrean.

Asteartea, aldaketarik gabe

Asteartean ildo beretik jarraituko du eguraldiak eta eguzkia izango da jaun eta jabe. Goizean Kantauri isurialdean behe-hodeiak eta lanbroa agertuko dira, batez ere kostaldean. Egunaren amaieran goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Haizea, aldakor, hegoaldekoa nagusi; arratsaldean brisa ibiliko da. Tenperatura maximoek gora egingo dute, hego-ekialdean izan ezik, han berdintsu jarraituko dute.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top