DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udaberria gaur agurtuko da giro ekaiztsu eta freskoagoarekin

Biharko, ostirala, egun lasaiagoa izango da, ostarteak eta euri txikia.

Ekaitzak jotzeko arriskua dago gaur, osteguna, eta tenperaturak behera egingo du.
Ekaitzak jotzeko arriskua dago gaur, osteguna, eta tenperaturak behera egingo du.

EGURALDIA | Ostegunean, udaberriko azken orduetan, 21:51 arte, ezegonkortasuna nagusi izango da. Hodei asko, ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea eta tenperaturak behera egingo du, lurralde osoan 19-21 ºC-ren bueltan. Zaparrada trumoitsuak botako ditu egun osoan zehar; egunaren lehen partean ekaitzik handienak ekialdean espero dira. Arratsaldean barnealdean botako du batez ere, eta zaparrada handiak bota ditzake. Kazkabarra izan daiteke.

 

Abisu horia ekaitzengatik gaur, osteguna, GRAFISMOA: Unai Garcia
Abisu horia ekaitzengatik gaur, osteguna, GRAFISMOA: Unai Garcia

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top