DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Otxandioko parrokiak San Martinen aurkitutako aztarna ezagutzera emango du

Gainera, gaur arratsaldeko 19:00etan dorrera sartzeko lanak aurkeztuko dira.

Otxandioko eraikinik zaharrena San Martin baseliza da.
Otxandioko eraikinik zaharrena San Martin baseliza da.

OTXANDIO | Otxandioko parrokiak dorrera sartzeko lanak aurkeztuko ditu gaur arratsaldean, 19:00etan. Aldi berean, hirigunetik gertu dauden lau baselizetan zehar ibilbide bat egiten duen webgunea ezagutzera emango da, modu ikusgarrian: 360 gradutan eta 3 dimentsiotan. Gainera, San Martin ermitan, udalerriko eraikin erlijioso zaharrenean, georradar bidezko ekorketa egin da, bai ermitaren zoruan, bai inguruan, 5 metroko perimetroan. Miaketaren ondoren, hondarren bat detektatu da, eta gaur ere horren berri emango da.

Otxandioko parrokiako hainbat boluntariok osatutako batzorde batek prestatu dau ostegun arratsaldean ospatuko dan ekitaldia. Jon Ortega arkitektoak eta Juan Manuel González Cembellin Arte Sakratuaren Museoko zuzendari teknikoak parte hartuko dute. Azken honek, Paduako San Antonio eta San Antonio Abad ermiten, San Martin ermitaren, San Roke ermitaren eta Erremedioen Andre Mariaren ermiten kultura eta erlijio ondarea zabaltzeko egin den lanari buruzko xehetasunak emango ditu. «Horietako asko itxita daude jendearentzat, eta Museoaren webgunean sartu ondoren, barrura sartu eta erraz ezagutu ahal izango da haren historia, tenpluen sarreran txertatuko den QR kodearen bidez». Gure arbasoen ondarea zabaltzeko modu bat da, aisialdiaz gozatzen den bitartean.

Egoitz Garmendia alkatea eta Elixabete Etxanobe diputatu nagusia bertan izango dira.

Eraikin gotikoa da, gaur egun gurtzarik ez duena. Zin egiteko ermita izan zen, eta parrokia-funtzioak bete zituen XVI. mendeko Santa Marina eliza berreraikitzen zen bitartean.

San Martin Otxandioko eraikin erlijioso zaharrena da. Lurpean hondarrik dagoen jakiteko egin den ekorketaren ondoren (lurperatzeak, aurreko eraikuntzak) aztarnaren bat aurkitu da. Aurkezpena gaur arratsaldean egingo da, 19:00etatik aurrera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top