12:30ean gertatu da, San Antonio auzoan, eta turismo batek ere parte hartu du.

AMOREBIETA-ETXANO | Txirrindulari bat zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute auto batek istripua izan ostean, Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Ezbeharra San Antonio auzoan gertatu zen, 12:30ak aldera, eta ordu hauetan auto-ilarak izaten ari dira oraindik, noranzkoetan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gaur goizeko istripuaren arrazoiak argitzeko.