DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Tabiraiten gizonezkoen haurren erreleboa Espainiako hirugarren

Aritz Gerrikaetxebarriak, Paul Muñozek, Jakes Garatek eta Aimar Rodriguezek lortu zuten Castelloko hondartzan

Tabiraitek hirugarren bukatu zuen gizonezkoen haurren txanda. ARGAZKIA: RFESS
Tabiraitek hirugarren bukatu zuen gizonezkoen haurren txanda. ARGAZKIA: RFESS

DOT KIROLAK | Joan den asteburuan Espainiako txapelketa ospatu da Castellóko Gurugu hondartzan haur eta kadete kateogian, non Tabiraitek, Tabira Igeriketa Taldeak, bere potentziala berriro erakutsi zuen. Izan ere, Sprinteko gizonezkoen haurren erreleboa Espainiako 3. Estatu mailan lortzen duten lehen domina da, eta oso pozik hartu zuten, lortzeko lan handia egin ondoren. Domina honetaz gain taldeak emaitza garrantzitsu gehiago lortu ditu.

TXANDA ESPRINTA
* Espainiako 3. mailako haurren txanda (Aritz Gerrikaetxebarria, Paul Muñoz, Jakes Garate, Aimar Rodriguez)
* Emakumezko kadeteen erreleboa – Espainiako 10. maila (Aiala Garate, Iraia Gomez, Iraia Vicario, Ohiane Murillo)
BANDERAK
* Paul Arana – Espainiako 8.a (Haur Mailako Gizonezkoa)
* Naia Azpiritxaga – Espainiako 7.a (Infantil Femeninoa)

Honekin batera, Gizonezkoen Infantil mailako sailkapen orokorrean Espainiako 8. postua lortu du. Haur eta kadete mailako kirolariek hemen amaituko dute denboraldia, baina orain gazte eta juniorren txanda da. Astelehenean hasiko da txapelketa eta rfessmedia.com bidez jarraitu ahal izango da.

Espainiako txapelketan parte hartu duten Durangaldeko kirolariak. ARGAZKIA: Tabirait
Espainiako txapelketan parte hartu duten Durangaldeko kirolariak. ARGAZKIA: Tabirait

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top