Auzotarrek ohartarazi dute zenbait gaztek «gizalegearen aurkako jarduerak» egiten dituztela esparru horretan
DURANGO | Sutea bart gaueko 22:00ak aldera piztu da herriko tren-kotxetegi zaharretan. Bizilagunak izan dira Ertzaintzari eta Udaltzaingoari gertatutakoaren berri eman eta sugarrak itzalgailuekin itzaltzen saiatu direnak, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Handik gutxira, suhiltzaile-talde batzuk bertaratu ziren, eta sugarrak kontrolatzea lortu zuten. Ertzaintzak LAGi baieztatu dio ez dela inor zauritu.
Auzokideek ohartarazi dute zenbait gaztek “gizalegearen aurkako jarduerak” egiten dituztela bart gauean sutea izan den esparru horretan. «Nerabeak elkartzen dira beirazko edalontziak eta botilak hausteko, harri handiak jaurtitzeko, etab. Eta gaur gertatu denak – bart gauekoak – ondorio larriagoak izan zitzakeen», salatu dute.