DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Suhiltzaileek furgoneta baten sutea itzali dute BI-633 errepidean, Mallabian

Ez da inor zauritu Trabakua igotzen ari zen gertakarian

Sutearen osteko furgonetaren irudia ARGAZKIA: Bizkaiko suhiltzaileak
Sutearen osteko furgonetaren irudia ARGAZKIA: Bizkaiko suhiltzaileak

MALLABIA/ELORRIO | Furgoneta bat hartu du gaur arratsaldean BI-633 errepidean, Trabakuara igota, Mallabiko udalerrian. Segurtasun Sailak aurreratu duenez, ibilgailuaren matxura baten ondorioz piztu da sua. Iurretako suhiltzaileak bertaratu dira eta arratsaldeko hiru eta erdiak pasata garrak itzaltzea lortu dute. Ertzaintzak baieztatu du ez dela inor zauritu.

Bestalde, gaur goizean suhiltzaileak Elorriora joan dira, Mendrakan erorikoa izan duen adingabe bati laguntzera. Aurkitu ondoren, erreskatatu eta osasun-zerbitzuen esku utzi dute

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top