Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen BI-3302 errepidean, ez zen inor zauritu

MALLABIA | Iurretako suhiltzaileak atzo arratsaldean bertaratu ziren Mallabiko udalerrian BI-3302 errepidean ibilgailu batean piztu zen sutearen alerta dela eta. Autoa erabat kiskalita geratu zen eta ez zen inor zauritu.