DOT Durangaldea

Semaforoa, Logela multimediaren eskutik, igandean Durangon

San Agustin Kulturgunean ikusteko aukera izango da 18.00etan

Ikuskizuna igande honetan izango da

DURANGO | Semaforoa antzezlana Logela multimediaren lan bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko.
Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.
“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

SEMAFOROA
Logela Multimedia
Familientzako antzerkia
igandea, urtarrilak 25 de octubre, domingo
18:00.Euskaraz. 55 min. 4 €
Zuzendaria eta jatorrizko ideia: Imanol Garaizabal
Dramaturgia Zuzendaritza: Sonia Villamor
Gidoia: Edorta Barruetabeña
Antzezleak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde
Bideo sorkuntza: Basque Films & Imanol Garaizabal
Musika originala eta soinua: Ander Garaizabal

4 urtetik aurrera

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top