22:00etatik aurrera izango da Pinondon eta meza bihar 12:30etan izango da.
DURANGO| Bihar Santa Ana eguna ospatuko da eta plaza durangarra bere egun handia ospatzeko prestatzen ari da. Horrela, ekitaldi tradizionalenetako bat gaur gauean izango da, sua erretzearekin batera. Gaueko hamarretatik aurrera, Pinondon, sua piztuko da elizako dorretik jaurtitako txupinarekin.
Bihar, 12:30etan meza ospatuko da eta bertan Xabier Aranak eta Jose Mari Odriozolak musikalki konposatutako eta Xabier Eskauriatza Santa Anako parroko izandakoak idatzitako Santa Anaren Ereserkia abestuko da.
Hauxe da ereserki horren letra:
«Ama paregabea,
haurren babeskia,
Jokinen leial andrea,
Jainkozko izpia.
Txit Donea, Zeu Santa Ana,
fededunen zoriona,
erein gure bihotzetan,
bake itxaropena (bis )»