Bilbo emakumeen futbolaren hiriburu bihurtuko duen ekimena datorren astean ospatuko da

ATHLETIC CLUB | Martxoaren 27an San Mamesen ospatuko den Women ‘s Football Summit izango da Women’ s Football Week BBKren ekitaldi nagusia. Ekimen horrek Bilbo emakumezkoen futbolaren hiriburu bihurtuko du martxoaren 24tik 30era, eta publiko guztiarentzako jarduera-programa izango du:
– Sektoreko liderrekin eztabaidak eta mahai-inguruak Women ‘s Football Summit-en.
– Legenda-partidak eta 3×3 topaketak, inklusioa eta sortzen ari den talentua ospatzeko.
– Emakumeen futbolak gizartean duen eraginari buruzko proiekzioak, hitzaldiak eta erakusketak.
– Tailerrak eta jarduerak hiriko hainbat puntutan, kirola herritarrei hurbiltzeko
Emakumezkoen futbolaren hazkundea bultzatzeaz gain, ekitaldi honek gizartean eragina izatea, belaunaldi berrientzako aukerak bultzatzea eta kirolaren industria indartzea du helburu, ikuspegi inklusibo eta jasangarri batetik. Aurrekaririk gabeko hazkundearekin, emakumezkoen futbola prest dago bere potentzial guztia desblokeatzeko, eta Bilbon zehaztuko dira hurrengo urratsak. Industriako 400 lider baino gehiago bertaratzea espero da, emakumezkoen futbolaren etorkizunari forma ematen ari diren klubak, ligak, babesleak eta erakundeak barne.
Informazio gehiagorako: www.worldfootballsummit.com