DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

San Bartolome jaiak Zornotzan ostiral honetatik aurrera

Jaiegunetan hainbat txapelketa egingo dira

AMOREBIETA-ETXANO | Uda aurrera doan heinean, auzoetako jaiak ere aurrera doaz, Etxanoko jaien ondoren, asteburu honetan San Bartolome auzoko jaiak iritsiko dira. Auzoak ostiraletik igandera ospatuko ditu jaiak, egitarau zabalarekin.

Jaiak abuztuaren 23an, ostiralean, hasiko dira txupinazoarekin eta igandean amaituko dira trikitilariek alaitutako auzokideen parrillada batekin, 20:00etan. Jaiegunetan hainbat txapelketa egingo dira, haurrentzako magia ikuskizuna eta kantaldiak izango dira, besteak beste.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top