Urriaren 4an mozorro eguna ospatuko dute eta aurtengo gaia “zirkua” izango da

IURRETA | Badatoz San Migel Jaiak Iurretara. Aurten ere egitarau zabala eta ekintzaz betea prestatu dute herritarrok modu boluntarioan osatzen duten Jai Batzordetik. 2025ko San Migel jaiak irailaren 28tik urriaren 5era ospatuko dituzten arren, irailaren 20tik hasiko dira jai giroaz gozatzen herrian.
Urriaren 4an mozorro eguna ospatuko dute eta aurtengo gaia “zirkua” izango da. “Iurretarron artean zirku erraldoi bat osatuko dugu eta egun horretan, bazkal ostean, kuadrilla ikuskizunetarako tartea izango dugu. Herritar guztiak taldean (edo banaka) parte hartzera animatzen ditugu. Irailaren 8tik aurrera herriko taberna guztietan edo emailez (ijorretakojaibatzordea@gmail.com) apuntatzeko aukera egongo da. Irabazleak sari interesgarria jasoko du”, azaldu dute Jai Batzordetik.
Aurtengo kartela Saioa Aginako ilustratzaile gasteiztarrak egin du. Datorren astean programaren zehaztazunak emango dituzte.