Tenperaturak 15 eta 19 gradu artekoak izango dira datozen egunetan

EGURALDIA | Aldaketarik gabe eta eguzkirik gabe datorren asterako Durangaldean, eguraldiaren ereduen arabera. Zeru grisek, euriteek eta udaberriko baino udazkeneko tenperaturek markatuko dituzte aste honetako egunak.
Lunes, ostarte batzuk
Astelehenean hodeiak urriagoak izango dira, baina ostarteei gailenduko zaizkie oraindik. Euri txikia egingo du noizbehinka, batez ere arratsaldetik aurrera, orduan iparraldeko haizea ibiliko delako. Egunaren hasieran hego-mendebaldeko haizea ahul ibiliko da. Tenperatura maximoak hiruzpalau gradu altuagoak izango dira, baina giroak udazkeneko itxurarekin jarraituko du.
Martes, estalita
Asteartearen lehenengo partean zerua estalita egongo da eta euria egingo du, zenbait lekutan ugari. Arratsaldea aurrera joan ahala atertuz joango da eta hodeiak gutxituz joango dira. Gauean zerua hodei gutxirekin egongo da leku gehienetan. Iparraldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere arratsaldean eta barnealdean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; maximoak gutxi jaits daitezke.