Tenperaturak apur bat gora egingo du Durangaldean

EGURALDIA | Ostiralean, goizean eguzkitsu egongo da eta arratsaldea giroa ezegonkortu egingo da; tenperaturak apur bat gora egingo du. Hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da, eta maximoek beste gradu pare bat egingo dute gora. Aurreko egunean bezala, goiza lasaia izango da, urdingune zabalekin; arratsaldean, berriz, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu, noizbehinka mardulak izan daitezkeenak. Ebro ibarrean behe-lainoa sortu daiteke lehen orduetan.


