Lehen hitzaldia datorren asteazkenean izango da formazioaren egoitzan

DURANGO | Maiatzean, herritarrei irekitako hiru hitzaldiz osatutako zikloa egingo da, “Gure begirada osasungintzari” lelopean, osasun sistemaren orainari eta etorkizunari buruz hausnartu, entzun eta eztabaidatzeko espazio bat sortzeko helburuarekin.
Ekimenak Osakidetzaren azterketatik harago joan nahi du, ikuspegi holistiko batetik eraikitako osasun sistema publikoan fokua jarriz, auzoetan eta justizia sozialean oinarrituta. Helburua da elkarrizketa publiko zabala sustatzea, herritarren benetako beharretara egokitutako eredua eraikitzeko.
Zikloak hiru saio izango ditu:
1. “Gure begirada osasungintzari”
Maiatzaren 13an, 18:30ean – EH Bilduren Durangoko lokalean (Askatasun Etorbidea). Itzulpen zerbitzua egongo da. Saio honetan egingo da euskal osasun sistemaren azterketa orokorra eta aurkeztuko dira EH Bilduren proposamenak osasuna eraikitzeko.
2. “Auzoz auzo osasuna eraikitzen”
Maiatzaren 21ean, 19:00etan – Otamotzena Gizarte Etxean Itzulpen zerbitzua egongo da. Aurkeztuko dira udalerrietan garatutako osasun komunitarioaren eta ongizate kolektiboaren esperientziak.
3. “Osasun Mentala”
Maiatzaren 28an, 18:30ean – Kurutze Santu Museoan Itzulpen zerbitzua egongo da. Saioak osasun mentalaren garrantzia jorratuko du, eraldaketa premia duen arloa, eta aurkeztuko dira eredu berri baterako oinarriak, komunitatean lan eginez eta osasunaren baldintzatzaileetatik abiatuta.
Antolatzaileek Durangoko eta Durangaldeko herritar guztiak gonbidatzen dituzte parte hartzera, osasunaren inguruko kezkak, proposamenak eta esperientziak partekatzeko.
Ziklo honen helburua da osasuna eztabaida publikoaren erdigunean jartzea, ikuspegi zabal, komunitario eta eraikitzaile batekin.


