Durangaldean 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira tenperatura altuenak

EGURALDIA | Ostiralean tenperaturak behera egingo du ipar partean. Ipar isurialdean tenperatura nabarmen jaitsiko da, balio atseginagoak izango dira: 23-27 ºC ingurukoak. Baliorik baxuenak itsasertzean neurtuko dira. Lurraldearen erdialdean eta hegoaldean 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira altuenak; Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan baliteke 30 ºC gainditzea. Zeruan hodei gehiago ikusiko ditugu ipar isurialdean, hodei baxuak; hegoaldean zerua garbiago egongo da. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haizea nagusituko dira.


