Oraingoz tenperatura maximoek aldaketa gutxirekin jarraituko dute

EGURALDIA | Ostiralean fronte batek euria utziko du ipar partean, batez ere ekialdean. Hodei eta prezipitazio asko, batez ere egunaren lehen partean; arratsalde-gauean atertzera egingo du, eta zeruak zertxobait irekiko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, goiz partean gogor samar. Tenperatura maximoak aldaketa gutxirekin, eta minimoak gora.