Tenperatura maximoak 30-35 ºC artean ibiliko dira

EGURALDIA | Ostiralean ere zerua oskarbi egongo da eta bero handia egingo du. Egunsentian lanbro apur bat ager daiteke eta tenperatura minimoak altuagoak izango dira. Arratsaldean bero-hodei batzuk ager daitezke barnealdean, baina ez dute ondoriorik izango. Tenperatura maximoak 30-35 ºC artean ibiliko dira eta beroa izango da protagonista. Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, indar handirik gabe; gauean litekeena da haizeak mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorren batekin.


