DOT Durangaldea

Ostirala elurrarekin 600 metrora, larunbata eta igandea hotz gutxiago eta euri gutxiago ere

Bihartik aurrera denboralea bidaliko du, baina datorren astean berriro zail daiteke

Asteburuko iragarpena AURREIKUSPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Neguko giro honekin jarraituko dugu datozen orduetan. Aurretik eguraldi goibela, euritsua, hotza eta 700 metro inguruko elurra izango ditugu, eta orduak igaro ahala igoko da. Hala ere, badirudi larunbat eta igandean lasaitasun txiki bat izango dugula, hau da, euri gutxiago eta hotz gutxiago. Iragarpenen arabera, astelehenean itzuliko da euria.

Ostiral honetarako eguraldia Durangaldean

Ostirala, euri ugari

Ostiralean denboralea unerik gorenera iritsiko da. Prezipitazioa ugaria izango da ipar partean eta hegoaldera tartekatuagoak iritsiko dira. Arratsaldetik aurrera atertzen hasiko da. Egunaren lehen partean ekaitzak jo dezake oraindik Kantauri aldean. Elur-kota 500 m inguruan ibiliko da, beherago zuritu dezake ere, eta arratsaldean zehar gero eta gorago egingo du. Tenperatura hotza izango da, maximoak 10 °C-tik beherakoak oro har, eta izotza barnealdean. Haizeak indarra galduko du egunaren amaieran.

Zapatua, lasaitu egingo da

Larunbatean eguraldia lasaitu egingo da nabarmen. Oraindik zaparrada txiki batzuk bota ditzake goizaldean, eta elur-kota 800 m inguruan ibiliko da. Baina arratsaldeko azken orduetara arte itxaron beharko da euria berriro ere ikusteko. Euri txikia izango da baina etengabe egin dezake, hori bai, jada elur-kota 1.500 metrotik gorakoa izango da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta azken orduetan zakartu egingo da kostaldean. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta izotza toki askotan botako du; maximoak pixka bat igoko dira, ez da nahikoa izango hotz sentsazioa baztertzeko.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top