Ez da baztertzen noizbehinka zaparradaren bat botatzea
EGURALDIA | Ostegunean tenperaturen igoera nabarmenagoa izango da. Hego-ekialdeko haizeak indarra hartuko du eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, maximoak 25 eta 27 gradu artekoak izango baitira. Hegoaldean askoz xumeagoa izango da. Hodeiak eta ostarte zabalak, eta baliteke goizean goiz behe-lainoa sortzea Arabako eta Nafarroako hegoaldean, batez ere Ebro ibarrean. Egunaren bigarren partean, bero-hodeiak ugaritu egingo dira, eta noizean behin zaparradaren bat bota dezake, batez ere barnealdean eta azken orduetan.