DOT Durangaldea

Ostegunean fronte berri batek euria eta laionak utziko ditu

Eguneko tenperaturak nabarmen egingo du behera

Giroa fresko samarra izango da

EGURALDIA | Ostegunean, fronte berri bat iritsiko denez, lainotuko du eta euri kontuak itzuliko dira. Goizean goizetik, zerua oso hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du, Kantauri isurialdeko zenbait puntutan ertaina. Egunaren amaieran, hego partean atertu egingo du, Kantauri isurialdean berriz, gehiago kostatuko zaio, baina aterruneak luzeagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro bailaran. Eguneko tenperaturak nabarmen egingo du behera eta giroa fresko samarra izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top