DOT Durangaldea

Zornotzako San Antonio jaiak Elgezabalen bariku honetan hasiko dira

Auzoak asteburu honetan emango die hasiera bere jaien ospakizunei

Programazioa bariku honetan hasiko da

AMOREBIETA-ETXANO | Berriki ospatutako Saratxu, Bernagoitia eta San Isidro auzoetako jaien ondotik, asteburu honetan Elgezabal auzoaren txanda izango da. Ekainaren 5etik 14ra bitartean, auzoa jai giroan murgilduko da, publiko guztientzako proposamenez betetako egitarau batekin.

Jaiak ohiko kanpai-hotsa eta bolanderekin hasiko dira, eta astelehenera bitarte jarduera ugari eskainiko dira: mus eta briska txapelketak, poteoa trikitilariekin, auzo-bazkaria, igel eta tortilla lehiaketak, erromeria zuzeneko musikarekin, meza, haurrentzako jarduerak puzgarriekin, parrillada eta txokolatada barne.

Horrez gain, ekainaren 13an, larunbata, San Antonio egunean, meza ospatuko da auzoko hildakoen omenez. Igandean, hilak 14, Elgezabalek auto klasikoen kontzentrazioa hartuko du Inbisako industrialdean, motorraren zaleentzako hitzordua, jaiei amaiera biribila emanez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top