Maximoek udazkenetan jarraituko dute, 16/17 gradu inguruan
EGURALDIA | Ostegunerako aldaketa handirik ez. Hodeiak eta ostarteak goizean, prezipitaziorik gabe. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta maximoak apur bat igo daitezke, baina udazkeneko itxurari eutsiko diote eta 16 edo 17 ºC inguruan geratuko dira. Eguerditik aurrera zerua lainotuago egongo da eta tarteka zaparradak botako ditu.