Maximoak 16 gradura igoko dira eskualdean

EGURALDIA | Ostegunean eguraldi eguzkitsua izango dugu, baina goi-hodeiak ugariak izango dira tarteka eta zerua une batez estaliko dute. Lanbroa eta lainoa goizean goiz, eta behe-hodei batzuk kostaldean. Eguneko tenperaturak 4 edo 5 ºC altuagoak izango dira, udazkenekoak eta 15 edo 16 ºC ingurukoak; minimoak oraindik hotzak izango dira hego partean. Ipar-ekialdeko haizea nagusi izango da eguneko orduetan.