Ane Zubeldia lehena kadete mailan, Irati Aranguren junior mailan eta Ziortza Ortiz 23 urtez azpikoan
TXIRRINDULARITZA | Atxondok Emakumeen Sariaren lehen edizioa ospatu zuen atzo, igandea, hogei bat taldek eta ehun bat txirrindularik parte hartu zutelarik.
Silvia Simonek, 50 kilometroko etapan, garaipena lortu zuen kadeteetan 01:16: 00eko denborarekin. Junior mailan Irati Arangurenek irabazi zuen, Euskadiko txapela ere jantzi zuen, 23 urtez azpikoetan Almudena Morales sartu zen lehen postuan helmugan eta azkenik Lucia González izan zen Elite mailako irabazlea.
Ane Zubeldia Euskadiko lehen postuan sailkatu zen kadete kategorian, Ziortza Ortiz 23 urtez azpikoan eta Olatz Marquet Elitekoan.
Jardunaldiak bi proba zituen. Kadeteek bi aldiz zeharkatu behar izan zituzten Miota eta Axpeko gainak 50 kilometroko ibilbidea egiteko. Junior, Elite eta 23 urtez azpikoek Miota eta Axpe hiru aldiz igo behar izan zituzten 75 kilometroko etapa batekin.