Astelehenean eta asteartean tenperatura epelak izango dira nagusi, baina asteazkenetik aurrera termometroek behera egingo dute

EGURALDIA | Asteburu euritsuaren ondoren, udazkeneko giroak jarraituko du Bizkaian datozen egunetan. Astelehena eta asteartea oraindik ere nahiko epelak izango dira, baina asteazkenetik aurrera eguraldiak aldaketa nabarmena izango du.
Astelehenean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradaren bat bota dezake, batez ere barnealdean. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, eta tenperaturak nahiko atseginak izango dira.
Asteartean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta termometroek gora egingo dute apur bat. Arratsaldean, ordea, hodeiak ugaritu eta zaparradak agertzeko aukera handituko da.
Asteazkenetik aurrera iritsiko da aldaketa nabarmenena. Euria eta giro freskoagoa izango dira protagonista, eta tenperatura maximoak 20 ºC-tik behera kokatuko dira. Ostegunean ere eguraldi euritsua eta tenperatura freskoak espero dira.
Horrela, astea giro epelarekin hasi arren, udazkeneko itxura hartuko du Durangaldeko eguraldiak asteazkenetik aurrera, euria eta tenperaturen beherakada protagonista direla.


