Baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da
GARAI | Azpiegitura txit hondatuta egon da. Izan ere, baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da. Herritarrek ez ezik, abeltzainek, basozainek, bisitariek eta mendiko bizikletan dabiltzanek ere erabiltzen dute mendibide hori eta istripuak gerta zitezkeen. Horiek horrela, kanadar pasabidea konpondu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garaiko Udalak. Hala, Garaiko Udalak eskertu eta azpimarratu gura du Bizkaiko Foru Aldundiarekin urte hauetan guztietan garatu duen lankidetza, baso ustiapena hobetu eta inguruko azpiegiturak egoera onean mantentzea ahalbidetu duena.