DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Nerea Urizar eta Marian Trejo Zaldibarko zinegotzi karguaz jabetu dira

Zaldibarko Udalak hasierako onarpena eman die terrazen erabilerari buruzko ordenantzari eta rokodromoaren erabilera arautuko duen ordenantzari

Zaldibartarren koporazioko ordezkari berriak
Zaldibartarren koporazioko ordezkari berriak

ZALDIBAR | Gaur arratsaldean egindako osoko bilkuran Zaldibarko udalbatza berritu da. Bi ordezkari politiko berri batu zaizkio: Nerea Urizar (EH Bildu) eta Marian Trejo (EAJ). Lehenengoak Mikel Zabala alderdikidearen lekukoa hartuko du. Bigarrenak martxoan hil zen Jabier Sampedro ordezkatuko du.

Nerea Urizar Zaldibarko herri mugimendua osatzen duten eragileetako bat izan da. Lehen aldiz izango da zinegotzi. Marian Trejorentzat, aldiz, kargua ez da berria. Aurretik Zaldibarko zinegotzi izan zen.

Bi ordenantza berri

Gaur arratsaldeko osoko bilkuran bi ordenantza berri onartu dira. Horietako bat ostalaritzako terrazen erabilera arautzen saiatuko da. Besteak Olazarreko rokodromoaren erabilera arautuko du. Terrazei buruzko ordenantzak herriko zazpi establezimenduri eragingo die. Ostalariek eta udal ordezkariek bilerak egin dituzte terrazak handitzeko irtenbideak bilatzeko. Rokodromoari dagokionez, hura erabiltzeko baldintzak ezarri dira.

Gaur bi ordenantzen hasierako onespena eman denez, bizilagunek 30 eguneko epea izango dute ekarpenak edo alegazioak egiteko. Epe hori igaro ondoren, gobernu-taldeak ordenantzak behin betiko onartuko ditu. «Gure udalerriko zerbitzuak hobetzea helburu duten bi ordenantza berri dira. Ezinbestekoak dira ostalariei aurrera egiten laguntzeko eta eskalada egin nahi duten kirolariei aukera bat eskaintzeko “, adierazi du Eneritz Azpitarte alkateak. Azpitartek, halaber, ongietorria eman die kargua hartu duten bi zinegotziei. «Jarrai dezagun Zaldibar hobetzen, taldean lan eginez», esan du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top