Izen ematea maiatzaren 15era bitarte egongo da Udalaren webgunearen edo HAZ bidez.

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak, Gizarte Ekintza Komunitarioaren saileko Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzuaren bitartez, Familia Eskolen edizio berri bat antolatu du, oraingo honetan nerabezaroko aldaketak ardatz hartuta. Lehen Hezkuntzako 6. maila edo DBHko 1. maila (11-13 urte) egiten ari diren seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, proposamenak, gurasotasun positibotik abiatuta, hausnartzeko, kezkak partekatzeko eta tresna praktikoak eskuratzeko espazio bat eskaintzen du.
Saioak Nafarroa Zentroko bigarren solairuan egingo dira eta online formatuan ere eskuragarri egongo dira, nahiz eta bertaratzea gomendatzen den. Bi saio izango dira euskaraz (maiatzak 21 eta 28, asteazkena) eta beste bi gaztelaniaz (maiatzak 22 eta 29, osteguna), guztiak 18:00etatik 19:30era.
Aldaketak ulertzeko eta horiei aurre egiteko laguntza
Edizio honen helburua da familiei beren seme-alabek bizi dituzten aldaketa emozional, sozial eta hezitzaileetan horiei laguntzeko gakoak eskaintzea. Saioetan, egon daitezkeen arrisku-jokabideen aurrean familia-dinamika berriak kudeatzeko estrategiak landuko dira, errespetu, komunikaziozko eta prebentzio ikuspegitik.
Izen ematea doan eta plazamugatuak
Izen-emateak maiatzaren 15era arte daude zabalik, udal webguneko “Izen-emateak” atalaren bitartez edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) 946 30 00 02.
Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak dira eta gutxienez bost pertsonak eman beharko dute izena taldeek aurrera egin dezaten. Maiatzaren 16an posta elektronikoz baieztatuko da inskripzioa onartu izan den ala ez.