Irteera Ezkurdin izango da eta www.rockthesport.com webgunean eman daiteke izena

DUATLOIA | Mugarra Triatloi Taldeak larunbatean ospatuko du bere Eskola Duatloia. Elkarte durangarrak kirol hau gaztetxoen artean ezagutzera eman nahi du. Kategoriatan banatuta, parte hartzen lehenak gazteak izango dira 10:00etan (2008-2011 eta 1,5 km lasterketa, 10 km bizikleta eta 2,5 km lasterketa), ondoren haurren kategoriako txanda 11:00etan iritsiko da (2011-2012 eta 1,9 km lasterketa, 3 km bizikleta eta 1,9 km lasterketa), eta 11:30ean alebinak (2013-2014 eta 1,3 km lasterketa, 2 kilometro bizikleta eta 650 metro lasterketa). Ondoren, 12:30ean, benjaminak (2015-2016, 350 metro lasterketan, 500 metro bizikletan eta 200 metro lasterketan), eta 12:30ean aurrebenjaminak (+2017 eta 500 metro lasterketan, kilometro bat bizikletan eta 250 metro lasterketan). Aurten gainera, 13:00etan, proba inklusiboa hasiko da.
Izena aurretik eman ahal izango da www.rockthesport.com webgunean, edo probaren egunean bertan (kadete, gazte eta inklusibo kategorietan izan ezik) Ezkurdi plazan, kategoria bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.
Mugarra Triatloi Taldeko Luis Bilbao eta Luis Mari Bereziartuarekin hitz egin dugu, finkatutako probaren nondik norakoak ezagutzeko.