Izen-ematea www.kirolprobak.com webgunean; goizean lasterketa herrikoia (12.30ean) eta haurrena ere egingo dira

DUATLOIA | Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoaren barruan, Mugarra Triatloi Taldeak Mendi Duatloiaren II. Talde durangarrak gaur goizean aurkeztu du proba, 16:00etan Tabira parketik hasiko den jardunaldian parte hartzera animatuz. Parte hartzaileek 7 kilometro egin beharko dituzte korrika eta 16 bizikletaz. Izen-emateak www.kirolprobak.com helbidean egin daitezke. “Iaz bezala, ehun parte-hartzaile inguru izatea espero dugu”, aurreratu dute antolatzaileek.
Gainera, egun horretan bertan, haurrentzako duatloia (11:00etan) eta duatloi herrikoia (12:30ean) egingo dira. Tabiran hasi eta bukatu, Durangarrek kirol hau gaztetxoen artean ezagutzera eman nahi du. Izen-emateak 10:00etatik proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago egin ahal izango dira.
Gaur goizean Durangoko Elkartegian egin den aurkezpena uzten dizuegu,