Garaiko udalak neurri hau hartu du bizilagunek pairatzen dituzten arazoak arintzeko eta bertara joaten direnekiko errespetua eskatzen du
GARAI | Garaitako Udalak jakitera eman duenez, 2020an Momoitioko San Juanen suntsitutako bi mahaietako bat konpondu du. Aldi berean, bestea kenduko duela baieztatu du, ingurua babesteko eta inguruko bizilagunek dituzten arazoak arintzeko. Garaiko Udalak erabiltzaileei eskatzen die inguruan dauden azpiegiturak errespetatzeko, eta inguruko bizilagunei eta haien ondasunei.