Durangarrek porrota jaso zuten Landakon 42-75eko emaitzarekin

SASKIBALOIA | Tabirako Baquek ezin izan zuen Real Valladolid, ligako azken-aurrekoa, garaitu (42-75). Lehen laurdenean 10-20ko emaitzarekin hasi ondoren, atsedenaldira 23-36ko emaitzarekin iritsi ziren. Ondoren, antzeko joera izan zuen, eta etxekoen erreakzioa gorabehera, azken partzialean are gehiago handitu zuten markagailua 33 puntuko aldea lortu arte.
Banakako estatistikei dagokienez, partidako saskiratzaile nagusia Osarobo Osunde izan zen, 7 punturekin, ondoren Jokin Camarero, Lander Barruetabeña eta Iker Errasti, hirurak sei punturekin. Porrot honen ostean, Tabirakok Pas Piélagos talde kantabriarraren aurka jokatuko du igandean (18:00etan) etxetik kanpo.