Ikasturte honetan CIP FP Mislatarekin (Valentzia) eta Bartzelonako Teknologia Institutuarekin egin dute
DURANGO | Durangoko Maristak ikastetxeak “Emakumeak STEAM zikloetan” izeneko proiektu berritzailea hartu du lehen aldiz ikasturte honetan. Izan ere, zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikarekin lotutako zikloetan emakume gutxi daudenez, zentro durangarrak CIP FP Mislatarekin (Valentzia) eta Bartzelonako Institutu Teknologikoarekin (ITB) lan egin du STEAM zikloetan emakumeen buruak ahalduntzeko.
Gaur proiektuaren azken bilera egin da Durangon, Maristak Hostaizka Sainz eta Iratxe Lejarreta irakasleekin hitz egin dugu esperientziaren inguruan eta Mislatatik iritsitako programaren arduradunarekin, Diana Expositorekin. «Enpresetan talentu falta dagoelako sortu da ideia, eta ikusten ari gara STEAM gaiarekin lotutako zikloak oso maskulinizatuta daudela. Dinamika hori hautsi nahi dugu, eta emakumeak STEAM zikloak ikastera anima daitezen saiatu», azaldu dute bultzatzaileek.