Izena ematea irailaren 26a baino lehen

DURANGALDEA | Erretzeari uzteko motibazioa duten pertsonentzat tailerra eskainiko du Durangaldeko Mankomunitateak. Irailaren 30ean hasiko da tabakoa uzteko ikastaro berria, Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuaren eskutik.
Ikastaroa doakoa da eta 15-18 laguneko taldeetan antolatuko da. Partehartzaileek astean behin 60 90 minutuko bilera egingo dute bederatzi astez jarraian, aditu baten gidaritzapean. Ikastaroa amaitu eta hiru hilabetera jarraipen saio bat egingo da.
Saioak astearteetan arratsaldez izango dira, eta kokapena partehartzaile gehien apuntatzen den Mankomunitateko herrian erabakiko da. Lehenengo saioa irailaren 30ean izango da.
Parte hartzeko, ezinbestekoa da:
• Erretzeari uzteko benetako prestasuna izatea.
• Ikastaroan izena ematea irailaren 26a baino lehen.
Izena emateko eta informazioa jasotzeko:
• Telefonoa: 94 620 05 20 (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era)
• Emaila: adikzioak@dma.eus
• Bulegoa: Landako Elkartegia, Landako Etorbidea 4, 202 bulegoa, Durango